XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Jo? Bai eun aldiz ere; alako jipoirik!....

- Egia ote da ori?
- Ez, jauna, senarrak. Ardura gabekotxoa da nere emaztea, eta sarritan ibilli oi da erropa zikiñakiñ ni lotsatzeraño: oitua nago orren erropai autsak astintzen, eta astelen goizian, ikusi nuanian orren soñekoa autsez beteta, asi nitzaion autsak astintzen zigor batekiñ, eta, nik pentsatuko nuan ba, nere emaztea soñeko arren barruan zegoanik?.

- Zer uste zenduan ba, soñekoa kolgadorian zegoala? Kolgadore asko dezute etxian?.

- Kolgadurak, armiarmak egiñak, naikua ta geiegi.

- Ba, ba, bukatu dezadan: Epaia (sententzia): Pilipak eman bezakio jipoi bat bere senarrari, jaka autsez zikindurik ikusten dionian.

- Konforme zaudete biok?
- Bai, jauna erantzun zuten senar-emazteak.